top of page
Audio On/Off
ANIKUNBORDA
INGURUA
Ingurua...
Anikunborda toki zoragarri batean kokaturik dago, Zugarramurditik 3km eta Saratik 4kmtara dagoen auzo lasai batean, inguruko mendi guziek begi bistan dituela.
Larrun mendia...
Pirineotako lehen mendi aipagarrienaren behekaldean kokaturik dago Sara herria, Larrun mendiaren (905m) behekaldean hain zuzen. Kokagune pribilegiatu batean sentituko da bisitaria, mendia eta aldi berean itsasoa bertatik bertara edukitzeaz gain, herri honetako baserrien edertasunak erakarrita. Behin baino gehiagotan erran izan da Sara, Euskal Herriko herri xarmangarrienetako bat dela.
Prehistoria...
Bertzetik, prehistoriak ere garrantzi handia du inguru honetan eta horren erakusgarri dira Sara-Zugarramurdi-Urdazubiko lezeak.
Sorginen Lezea...
Zugarramurdiko kondairaren
arabera ,eszenatoki natural horretan herritarrek beren Akelarreak ospatzen zituzten.
bottom of page