top of page

ANIKUNBORDA

ETXEA 

   Anikunbordak 4+2 lagunentzako tokia eskaintzen du (+ sehaska bat). Beheko solairuan bi logela ditu (bat ohe bakarrekoa 140ekoa eta bertzea bikoitza 90ekoa modulablea ohe handi batean 180ekoa), sukalde eta TV-dun egongela eder  bat, despentsa bat, eta azkenik, garbigela eta komuna bereizita. Beheko solairuaz gain, 1. solairu irekia du eta bertatik, balkoitxo batetik, beheko egongela eta sukaldea bistatu daiteke. Bertan bi lagunentzako logela dago, egongela telebistadunarekin batera.

Beheko egongelak kristalezko leiho handi bat  du (hiru m) bertatik Larun mendia eta inguruak (Atxuria, Labiaga) parez pare dituelarik.



           Etxearen kanpokaldean gorape eder bat du mahai eta exerlekuekin, aterpean otordu ederrak egiteko aukera eskainiz. Etxearen kanpoko aldean lorategiko altzariak ditu eta eguzkia hartzeko edo nahi denerako 1200 m2 –ko belardia, zuhaitz, fruitu arbol eta landareekin.

bottom of page